Albisteak

31. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa martxan dago

31. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak 2019ko otsailaren 6a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Udaleko Euskara Zerbitzuan eta bost lehiaketa mota bereiziko dira, kategoria guztiak adin tarte guztietan eskainiko ez badira ere: komikia, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.

Lehiaketan parte hartuko duten lanak euskaraz idatziak izango dira, originalak eta inon argitaratu gabeak. Halaber, Euskara Zerbitzuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adieraziz. Lan hauek prentsa idatzian, ohiko argitalpen modura edota Internet sarean eman ahal izango ditu ezagutzera.


Era berean, kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da, baina aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe gera daitezke.
Aurten berrikuntza txiki bat sartu dugu, eta mikroipuinak aurkez ditzakete 12 urtetik gorako guztiek (DBH, Batxilergoak eta zikloak), orain arte 14-18 urtekoek soilik zuten aukera hori.


Lanek 2020ko otsailaren 6rako Donostiako Udaleko Euskararen
Zerbitzuan egon behar dute, honako helbide honetan: Konstituzio plaza, 2 -behea-, Donostia. Bukatzeko, sari banaketa maiatzaren 23an izango da Udaletxeko Pleno Arteoan.

Informazio gehiago

Itzuli