Albisteak

32. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa martxan

32. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak 2021eko otsailaren 16a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Udaleko Euskara Zerbitzuan eta sei lehiaketa mota bereiziko dira, kategoria guztiak adin tarte guztietan eskainiko ez badira ere: komikia, webkomikia edo komiki digitala (ordenagailuko tresnen bidez sortutako komikia), okerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.

Lehiaketan parte hartuko duten lanak euskaraz idatziak izango dira, originalak eta inon argitaratu gabeak. Halaber, Euskara Zerbitzuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adieraziz. Lan hauek prentsa idatzian, ohiko argitalpen modura edota Internet sarean eman ahal izango ditu ezagutzera. Lan originala bakarrik aurkeztu behar da, kopiarik gabe.


Era berean, kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da, baina aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe gera daitezke.


Lanek 2021eko otsailaren 16rako Donostiako Udaleko Euskararen
Zerbitzuan egon behar dute, honako helbide honetan: Konstituzio plaza, 2 -behea-, Donostia. Bukatzeko, sari banaketa ekainaren 5ean izango da Udaletxeko Pleno Arteoan.

OINARRIAK

Informazio gehiago

Itzuli