Albisteak

38. Gazteeen Antzerki Topaketan parte hartzeko deialdia (14-30 urte)

Donostiako Udalak, Gazteria Sailaren bitartez eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, 38. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du maiatza eta ekaina bitarterako. Parte harte nahi baduzu, eman izena 2016ko otsailaren 26a baino lehen.

Helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, bai interpretazio edo era sortzaile moduan (eszenatokien gainean edo atzean), bai ikusle moduan, honela kultur ekintzetara joateko ohitura eta gozamena bultzatuz.

Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrerapenak egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.

Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu nahi duten taldeek eskaera inprimakia bete beharko dute antzezlanaren argazki adierazgarri bat atxikiz eta 2016ko otsailaren 26a baino lehen aurkeztu behar dute, posta elektronikoz edo aurrez aurre. Hemen helbideak:

Gazteen Antzerki Topaketa
Gazteria Saila  
Mari kalea 1,1.solairua 2003 Donostia
Tel.: 943481909

gazteria@donostia.eus

Erantsita daude oinarriak eta parte hartzeko aurkeztu beharreko inprimakia.

Informazio gehiago

Itzuli