Albisteak

Abian da 29. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa

29. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak 2018ko otsailaren 9a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Udaleko Euskara Zerbitzuan eta bost lehiaketa mota bereiziko dira, kategoria guztiak adin tarte guztietan eskainiko ez badira ere: komikia, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.

Lehiaketan parte hartuko duten lanak euskaraz idatziak izango dira, originalak eta inon argitaratu gabeak. Era berean, kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da. Bestalde, aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe gera daitezke.

Lanek 2018ko otsailaren 9rako Donostiako Udaleko Euskararen Zerbitzuan egon behar dute, honako helbide honetan: Konstituzio plaza, 2 -behea-, Donostia. Bukatzeko, sari banaketa maiatzean izango da.

Informazio gehiago

 

 

Itzuli