Albisteak

Aste Santurako haurrentzako jarduerak Urgullen

Aste Santuko opor garaian San Telmo Museoak, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Liburutegi Sareak jarduerak antolatu dituzte Urgull mendiko hiru zentroetan: Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea

Hirurak apirilaren 8tik 23ra zabalik egongo dira, egunero, eta, gainera, gune bakoitzak astean bi egunez haurrei eta familiei zuzendutako ekintza berezi ugari antolatu ditu. Beraz, larunbatetan izan ezik, egunero egongo da jarduera bereziren bat.

Jarduerak 3 urtetik gorako haurrentzat eta familientzat izango dira, euskaraz eta sarrera librearekin lekuak bete arte. Eskaintzak aisialdia, kultura eta ingurugiroa uztartzen ditu. Bertan, hiriko historia, haur eta gaztetxoentzako tailerrak, jokoak, ipuin kontaketak, txotxongiloak eta abar bildu dira.

Historiaren Etxeak (Motako Gazteluan) ostiraletan (17:00) eta igandetan (12:00) antolatu ditu jarduera bereziak. Gainera, nahi duenak aukera du taldeentzako tailerrak eta bisita gidatuak ere lotzeko. Bi ibilbide hauek proposatzen ditu museoak. Informazioa eta izen ematea: 943 48 15 47 / stm.urgull@gmail.comLiburutegian (Damen Baterian) astelehen eta ostegun arratsaldeetan, 17:00etan, antolatu dituzte haurrei zuzendutako ekitaldiak. Azkenik, Natur Txokoak (Gobernadorearen Baterian) haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatuko ditu egunero, eta, gainera, astearte eta asteazken arratsaldeetan, 17:00etan, jarduera bereziak eskainiko ditu.

Jaitsi Urgulleko jardueren programazio osoa (PDF)

Itzuli