Albisteak

Badator Euskaraldia!!

"Euskaraldia, 11 egun euskaraz Donostian" 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bideratuko den ekimena da eta euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohituretan eragitea du helburu. Ekimena Euskal Herri osoan batera egingo da eta 16 urtetik gorako herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izateko gonbitea egiten du.

 

 

Donostian Hamaikakoa osatu da, hamaika laguneko taldea dena, modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldia:11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzea erabaki dutenak, Belarriprest eta Ahobizi rolen bitartez.

 

 

Zuk ere egin dezakezu, animatu Euskaraldian parte hartzera!!!

Informazio gehiago

 

 

 

Itzuli