Albisteak

Doako euskara ikastaroak langabe donostiarrentzat

Donostian erroldatuta dauden langabeek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2021eko udazkeneaneta, horietan parte hartzeko, izen-emate epea irailaren 1etik 24ra arte egongo da zabalik eta Donostiako euskaltegi homologatuetan edo on line egin daiteke. Ikastaroak urriaren 6an hasi eta abenduaren 3an bukatuko dira eta asistentzia nahitaezkoa izango da.

Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabe donostiarrek eman ahalko dute izena. Nahikoa da langabezia egoeran egotea izen-ematea hasten den datarako, hau da, irailaren 1erako. Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte eta egunero hiru ordu emango dira; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era (ordu laurdeneko atsedenarekin).

Ikastaro hauen helburua da, batetik, euskalduntzea indartzea eta, bestetik, gizartean egoera okerrenean daudenei euskara ikasteko aukera erraztea: “behar handiena dutenei erraztasunak eman behar zaizkie, baita euskara sustatzeko garaian ere. Langabeek, euskara ikasten badute, etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu”adierazi du Jon Insaustik, Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak.

Iaz, guztira, 99 lagunek parte hartu zuten ikastaro hauetan eta ikasleen balorazioa positiboa izan da. Horietatik, %28ak euskara ikasten jarraitzea erabaki zuten hiru hilabete horien ostean, “doako ikastaro horiek jaso eta gero, horietako ikasle batzuk euskara ikasten jarraitu zuten, motibatuta aritu diren eta euskara gaitasunean aurrera egin duten seinale” gaineratu du Jon Insaustik.

 

Informazio gehiago

Itzuli