Albisteak

Donostiako 27. Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketaren sariak banatu dira

Donostiako 27. Koldo Mitxelena Lehiaketa”ren sari-emate ekitaldia udaletxeko udalbatza aretoan egin zen larunbatean, eguerdiko 12:00etan. Sara Cozar aktoreak aurkeztu zuen sari banaketa ekitaldia. Ekitaldian, sarituez gain, hauen senitartekoak eta epaimahaikideak izan ziren. Sariak banatzetzo ekitaldian Eneko Goia Donostiako alkateak ere parte hartu zuen.

Donostiako Koldo Mitxelena Lehiaketa Udaleko Euskara Zerbitzuak ikastetxeetako ikasleei zuzenduta antolatzen duen literatur lehiaketa da. Sari honek haur eta gazteengan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea eta, era berean, literatur sormena, idazketa eta irakurketa txikitatik lantzea ditu helburu, A, B eta D ereduetan Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari direnen artean.

Aurtengo edizioan 855 lan jaso dira

855 lan jaso dira guztira: 334 komiki, 46 olerki, 269 ipuin, 187 bertso eta 19 mikroipuin. Parte-hartzea iazkoa baino xumeagoa izan arren, lan askoren maila nabarmentzekoa izan da epaimahaiaren ustez. Aurten, guztira, Donostiako 22 ikastetxetako ikasleek parte hartu dute lehiaketan.

20 saritu, bost kategorietan

B kategorian (8-10 urte):

Manex Maiz Jauregi -Komikia- (Aitor Ikastola)

Ane Isasa Moriones -Komikia- (Orixe ikastola)

C kategorian (10-12 urte):

Ion Ander Sanchez Sertutxa -Bertsoa-(Zurriola ikastola)

Elene Albizu Ona -Ipuina- (Sto Tomas Lizeoa)

Alain Gonzalez Puertas -Olerkia- (Zurriola Ikastola)

Naroa Fernandez Matey -Komikia- ( Zurriola ikastola)

Iñigo Villar Alonso -Komikia- ( Zurriola ikastola)

D kategorian (12-14 urte):

Ane Maiztegi Arriaran-Ipuina- (Lauaizeta ikastola)

Maialen Agirregomezkorta Iza -Olerkia- (Sto Tomas Lizeoa)

E kategorian (14-16 urte):

Alan Alonso Martinez- Mikro ipuina- (La Salle-San Luis)

Goretti Goikoetxea Barrenetxea-Ipuina- (Axular Lizeoa)

Leire Izeta Egizabal-Ipuina- (Sto Tomas Lizeoa)

Zuriñe Zabalo Ezkurra -Olerkia- (Zurriola ikastola)

Jon Ander Alonso Ortiz de Elguea-Mikro ip-(La Salle-San Luis)

F kategorian (16-18 urte):

Aitana Agirre Loiarte-Mikro ipuina- (Axular lizeoa)

Asier Ibarguren Amondarain-Bertsoa-(Usandizaga Inst.)

Maddi Manterola Ubillos-Ipuina-(Sto Tomas Lizeoa)

Itziar Lamarka Arrizabalaga-Olerkia-(Zurriola ikastola)

Lide Gonzalez Sala-Olerkia-(Sto Tomas Lizeoa)

Lorea Lopez Edera -Komikia- (Sto Tomas Lizeoa)

 

Literatura tailerra sari gisa

E eta F kategorietako gazte sarituek astebeteko egonaldi batean parte hartu ahal izango dute irailean Urruzuno Literatura Lehiaketako irabazleekin batera. Idazteko trebetasuna lantzeko tailerrez gain, egunean zehar, beste ekintza batzuetan parte hartzeko aukera izaten dute gazteek. Iaz parte hartu zuten lehen aldiz Donostiako Koldo Mitxelenako zenbait irabazlek era horretako egonaldi-tailer batean eta esperientzia oso positiboa izan zen. Literatur tailerrean parte hartzeko aukeraz gain, saritu hauek kultur produkturen bat eskuratzeko bonuak ere jasoko dituzte.

Bestalde, B,C eta D kategorietako irabazleek ere sariak jasoko dituzte: liburu elektronikoak, kirol argazki makinak eta abar.

Aurtengo epaimahaia iazko sei kidek osatu dute: IÑAKI MARTIARENA (“MATTIN”) komikigilea, BEÑAT GAZTELUMENDI bertsolaria eta YOLANDA ARRIETA, ANA MALAGON, INAZIO MUJIKA eta ARANTXA URRETABIZKAIA idazleak.

Aurtengo sari banaketari buruzko irudiak eta saritutako lan guztiak www.donostiaeuskaraz.eus webgunean argitaratuko dira sarien banaketa ekitaldiaren ondoren.

 

Itzuli