Albisteak

Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2020-2024

Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2020-2024 onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak urriaren 13an. Plan Orokorraren helburua da Donostian euskara berreskuratzeko eta zabaltzeko bidean aurrera egitea, Udalak eskumena duen arloetan eta erakundeetan eraginez.

Euskararen Plan Orokorraren misioa da Donostian euskara berreskuratzeko eta zabaltzeko bidean aurrera egitea, Udalak eskumena duen arloetan eta erakundeetan eraginez. Prozesu honetan Udala osatzen duten eragileek bere egingo dute euren ohiko jardunean euskararen erabilera normalizatzen joatea eta eredugarri izango dira.


Donostiako gizarte-bizitza osatzen duten eragileekin lankidetzan, Udalak behar berrietara etengabe egokituz lan egingo du euskararen erabilera indartzeko, donostiar guztiei euskaraz bizitzeko baldintzak eskainiz, euskararekiko atxikimendua sustatuz eta euskaraz ez dakitenak euskara ikastera erakarriz.


Donostia Euskararen Hiria dela diogu eta, beraz, bidea egitea eta eredugarritasunez jokatzea dagokigu. Gipuzkoako hiriburua gara, euskara osasuntsuen dagoen lurraldearen hiriburua, eta hizkuntzaren normalizazio prozesuan aurretik joateko erantzukizuna dugu Gipuzkoa osoarekin batera.

Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2020-2024

Itzuli