Albisteak

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei

Donostia, urtarrilaren 12an. Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei. Jon Insaustik, Udal Gobernuko Kultura eta Euskara zinegotziak adierazi duenez, haurrak elebidunak izan daitezen aukera onena euskarazko ereduan ikastea da.Urtarrilaren 17tik 28razabalik egongo da haurrak matrikulatzeko epea. Gurasoek beraien seme-alabak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko dituzten erabakitzeko unea izango da. Erabaki horrek duen garrantzia kontuan harturik, euskaraz matrikulatzeko deia egiten diegu, horixe baita elebitasunik orekatuena bermatzen duena”.

Hiriaren egoera soziolinguistikoa kontuan harturik (Eustateko 2016ko datuen arabera, 29 urtetik beherakoen %79,85 euskalduna da, %9,74k euskara ulertzen du eta %10,41ek soilik aitortu du euskara ez dakiela)egin diren ikerketek eta orain arteko esperientziak erakutsi dute D ereduak bermatzen duela elebitasunik orekatuena.

Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara jakiteak seme-alabentzat duen garrantziaz, eta hortaz, euskarazko eredua hautatzearen garrantziaz ohartarazi nahi izan ditu gurasoak. Horrela gutun bidez mezu hau helarazi nahi izan die aurten seme-alabak lehen aldiz matrikulatuko dituzten guraso donostiarrei. Gutunarekin batera, Irria aldizkariaren ale bat banatu zaie haurren eta familiaren gozamenerako.

D eredua hautatzen dute Donostiako guraso gehienek

Donostian hamar ikasletatik ia bederatzi D ereduan matrikulatzen da eskolan hasten denean. Hiriko19 ikastetxe publiko eta 26 ikastetxe pribatu edo hitzarmendunetakohiru urteko haurren matrikulazio datuek argi eta garbi adierazten dute Donostiako gurasoen hautua.

 

 

1991-1992

ikasturtea

2001-2002

ikasturtea

2011-2012

ikasturtea

2021-2022

ikasturtea

A Eredua

%19

%9,6

%8,4

%7,6

B Eredua

%48

%38,2

%15,8

%9,5

D Eredua

%33

%52,3

%75,8

%82,9

Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

 

Gurasoek Donostian D ereduaren alde egiten dute, beraien seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago jakitea nahi baitute. Zenbat eta hizkuntza gehiago ikasi eta erabili, orduan eta hobeto garatuko dituzte beste zenbait gaitasun, eta, kultur aniztasun handiagoaz gozatzeko aukerarekin batera, lan etorkizun zabalagoa izango dute. Haurrak euskaraz hazten badira, euskara haiek adina haziko da.

Itzuli