Albisteak

Donostian 365 egun euskaraz, jardunaldiak

Bagera Elkarteak urriaren 28an, larunbatean, 09:00etatik 14:00etara “Donostian 365 egun euskaraz” izenburupean jardunaldiak antolatu ditu San Telmo Museoan.

Aktibaziorako ekimenak askotarikoak izan dira orain arte euskalgintzan. Egun gauden tokira iritsi bagara, orain arte euskalgintzako eragile zein mugimenduek egindako lanari esker izan da. Bidea urratzen jarraitzen dugu eta horren adibide dira 2016 urteaz geroztik hainbat herritan martxan jarri diren hizkuntza jokabideetan eragiteko eta euskararen erabileran eragiteko ekimenak (EgiaAñorga,  Donostiako piratak, Lasarte-Oria, Hernani, Astigarraga, Agurain, Oarsoaldea…). Azaroan Donostiako beste bi auzotan ere ekimena martxan jarriko dute  Intxaurrondon eta Altzan, hain zuzen ere.

Informazio gehiago

Itzuli