Albisteak

Ekainaren 2an izango da Izarrak Plazara castingeko sailkatuen emanaldia

Olatu Talka jaialdian egingo den Izarrak Plazara ekimenean parte hartu ahal izateko casting-a egin zen apirilaren 5ean Etxarrienen. Bertan, izena emandako 12-17 urteko gaztetxoek aditu talde baten aurrean euren ikuskizunak erakusteko aukera izan zuten.

Epaimahaikideak Ainhoa Aierbe aktorea, Jabi Rodil musikaria eta Edu Muruamendiaraz dantzaria izan ziren eta horiek parte-hartzaile guztien emanaldiak ikusi ondoren, hainbat talde hautatu zituzten. Ekainaren 2an, Olatu Talka jaialdian, Alderdi Ederren 11:30etik aurrera emanaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango da. Kasu batzuetan abeslari eta dantzari taldeak elkartuko dituzte epaimahaikideek.

Hautatutako taldeak hauek izan dira:

  • Uxue Arroniz
  • Alaia López, Africa Rojo, Itsaso Mendiburu, Oier Fernández.
  • Laia Sanchez, Claudia Martin, Nahia Echave, Janire Segurola.
  • Itsaso Madariaga eta Zühara Ganborena.
  • Gaia Morris.
  • Maren Otegi.
  • Gorka Garcia.
  • Izadi Ramos.
  • Irati Igareta.

Taldeek eta bakarlariek maiatzean bi lan saio egingo dituzte Ainhoa Aierbe eta Edu Muruamendiarazekin Alderdi Ederren eskainiko duten ikuskizuna prestatzeko.

Bestalde, ekimena 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat ere jarri da martxan hiriko Haurtxokoetan. Hauen ikuskizunak Larratxoko Kultur Etxean ikusi ahal izango dira ekainaren 1ean 17:00etatik aurrera Olatu Talka jaialdiaren egitarauaren baitan.

Itzuli