Albisteak

Ele! Lorca - Lauaxeta antzezlana Antzoki Zaharrean apirilaren 8 eta 9an

Apirilaren 8an (20:00etan) eta 9an (19:30ean), Donostiako Antzoki Zaharrean, Karabansarai Produkzioak aurkeztuko duen ELE! Lorca - Lauaxeta antzezlana 2018an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Lauaxeta eta Lorca bi idazle, poeta ikoniko dira bere kulturetan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil ziren askatasunaren borrokan.

Bata Andaluziako lurretan jaio zen poeta errepublikarra izan zen, bestea euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea. Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela. Obra honek bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko ditu hain desberdinak dirudigun kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko.

Informazio gehiago: Karabansarai

 

Itzuli