Albisteak

Euskara ikastaroen langabetuen zerrenda argitaratu da

Euskara ikastaroetara joateko langabetuen zerrenda argitaratu da. Zerrendan dauden langabetuek dagokien euskaltegiarekin jarri beharko dute harremanetan. Itxaron zerrendan daudenei, bajak izanez gero, deituko zaie. Donostiako Udalak langabetu donostiarrei doan eskaintzen dizkie ikastaroak eta urriaren 9an hasi eta abenduaren 4an bukatuko dira.

 

Ikastaroak 3 ordukoak izango dira egunero eta bertan parte hartzeko, hainbat baldintza bete behar ziren:

  • 18 urtetik gora izatea ikastaroaren hasiera datarako (2020ko urriaren 9a). 
  • Langabezi egoeran egotea izen ematea hasten den datarako (2020ko irailaren 1a).
  • Donostian egoiliar gisa erroldatuta egotea gutxienez sei hilabetez jarraian ikastaroraren hasiera datarako (2020ko urriaren 9a).
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagokion epearen barruan aurkeztea.
  • Mailaketa froga egitea. Ikasleek proba bat egingo dute ikastaroa hasi aurretik beren euskara maila zehaztu ahal izateko, (2019-2020 ikasturtean -uda barne- euskaltegiren batean aritu diren ikasleek ez dute euskara proba egingo).

 

Informazio gehiago

Itzuli