Albisteak

Euskara ikasteko diru laguntzak, 2017-2018 ikasturtea

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei, edo donostiarrak ez izanda ere, bertan lan egiten dutenei. 2017-2018 ikasturtean, urrian hasiko diren ikastaroen diru laguntza eskaerak aurkezteko epea 2017ko urriaren 2an zabalduko da eta honako webguneetan www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus, Euskara Zerbitzuan edo Donostiako Udaleko UdalInfo bulegoetan aurkeztu ahal izango dira.

 

 

Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Donostian erroldatutako 16 urtetik gorakoek edo  egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egiten dutenek. Horretarako, eskabidea aurkeztu eta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditu beharko dute.

Eskabidearekin batera, aurreko urteetan diru laguntza eskatu ez dutenek NANaren kopia aurkeztu beharko dute. Eta Donostian egoitza duen enpresaren batean lanean ari direnek, berriz, beti aurkeztu beharko dute  enpresa edo entitatearen agiria.

Eskaera Internet bidez egin daiteke, edo papereko Eskabidea bete eta Euskara Zerbitzuan bertan aurkeztu edo UdalInfoko edozein bulegotan.

Egiten den ikastaro-motaren arabera eskaera-epeak ezberdinak dira:

  • Urrian hasten diren ikastaroak: 2017ko urriaren 2tik azaroaren 17ra (biak barne)
  • Otsailean hasten diren ikastaroak: 2018ko otsailaren 1etik 28ra (biak barne).
  • Autoikaskuntza, Barnetegiak eta Udako ikastaroak: ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean.

2015-2016 ikasturtean, 223.679,96 € banatu ziren 1.177 eskatzaileren artean.

Informazio gehiago

Itzuli