Albisteak

Euskara ikasteko dirulaguntzak 2020/2021 ikasturtean

2021ean euskara ikastea edo euskara ikasten jarraitzea erabaki baduzu, Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko dirulaguntzak eskaintzen dizkizu. Dirulaguntza eskaera egiteko epea, hilabetekoa da ikastaroa hasi duzunetik eta HEMEN duzu eskaera egiteko eskabidea.

Diru laguntza jasotzeko baldintzak:

  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
  • Gutxienez %75eko asistentzia egiaztatzea.
  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna, Udal Zerga Biltegiko Atala eta Gizarte Segurantza).

Informazio orria

Dirulaguntza eskatzeko epeak

  • Urrian hasten diren ikastaroak: urriaren 1etik azaroaren 23ra.
  • Otsailean hasten diren ikastaroak: otsailaren 1etik martxoaren 1era
  • Beste edozein datatan hasitako ikastaroak: ikastaroa hasi eta hilabeteko epean.

Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Eskabideak aurkezteko lekuak

Eskabidea

Oinarriak

A eranskina

B eranskina

Itzuli