Albisteak

Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei. 2018-2019 ikasturteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da eta azaroaren 16a bitartean eskabideak aurkezteko aukera egongo da.

Eskabideak aurkezteko epeak:

  • Urrian hasten diren ikastaroak: urriaren 1etik azaroaren 16ra (biak barne).
  • Autoikaskuntza, Barnetegiak eta Udako ikastaroak: ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean.

Eskabideak aurkezteko lekuak:

  • Internet bidez edo papereko Eskabidean
  • Euskara Zerbitzua: 9:00-14:00
  • UdalInfo bulegoak: Udaletxeko bulegoa, 9:00-14:00 eta 16:00-18:00
  • UdalInfo: Altza, 9:00-14:00
  • UdalInfo: Morlanseko bulegoa, 9:00-14:00

Erantsi beharreko dokumentazioa:

 

Informazio gehiago

Itzuli