Albisteak

Euskara Zerbitzuak diru-laguntzak handitu egin ditu establezimenduen hizkuntza paisaia euskalduntzeko

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak diru-laguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen hizkuntza paisaia euskalduntzeko. Izan ere, orain arte Udalak establezimenduen kanpo errotulazioa euskalduntzeko diru-laguntza eskaini izan du, baina 2019an ostalaritza establezimenduen barruko hizkuntza paisaia ere euskalduntzeko laguntza eskatu ahal izango da. Horretarako, Euskara Zerbitzuak 22.500 euro bideratuko ditu 2019an eta, dirua agortu arte, diru-laguntza eskaerak jasoko dira.

Euskara Zerbitzuak, Donostian euskararen normalizazio prozesua bideratzeko, establezimenduen hizkuntza paisaia euskalduntzea lehentasunezkotzat jotzen du eta, horretarako, aurten diru-laguntza kopurua handitzea erabaki du. Azken batean, hizkuntza paisaia euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik establezimenduei diru-laguntza emateak, besteak beste, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatzen ditu.

 

Jarraian zehazten dira eskainiko diren diru-laguntzak:

 

Diruz lagundu daitekeena

 

 

Euskaraz

 

Euskaraz eta gaztelaniaz

Merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako kanpo errotulazioa

% 50

500 euroko mugapean

% 20

300 euroko mugapean

Ostalaritza establezimenduen barruko euskarri finkoak

% 60

1.200 euroko mugapean

% 50

1.000 euroko mugapean

Ostalaritza establezimenduen barruko seinaletikoa

% 60

220 euroko mugapean

% 50

200 euroko mugapean

Ostalaritza establezimenduen idatzizko euskarriak (pintxo eta plater bakoitzaren izena/osagaiak adieraztekoak direnak)

% 60

220 euroko mugapean

% 50

200 euroko mugapean

Ostalaritza establezimenduen idatzizko euskarriak (Bezeroak eskainitako produktuak/prezioak ikusteko euskaragarri dituenak)

% 60

600 euroko mugapean

% 50

500 euroko mugapean

Ostalaritza establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak

(Ahozapiak, mahaigainak...)

% 60

360 euroko mugapean

% 50

300 euroko mugapean

 

Diru-laguntza horiek eskatzeko, www.donostiaeuskaraz.eus, www.merkatari.eus eta www.donostia.eus webgunetan eskuragarri dago eskaera orria, baita Euskara Zerbitzuan ere (Konstituzio plaza, 2 behea).

Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia ziurtatu nahian

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarentzako lehentasunezkoa da hiriko merkataritzan eta ostalaritzan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea. Horregatik, hizkuntza paisaia euskalduntzeko diru-laguntzak gehitzeaz gain gain, “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmoa ere martxan du 2014. urtetik aurrera. Egitasmo honen helburu nagusia da bezeroak hizkuntza eskubideak bermatuta izatea eta, horretarako, egitasmoan parte hartzen dutenen establezimenduek lehen hitza euskaraz egingo dute eta establezimenduaren langileen erdiak edo gehiago euskaldunak izango dira bezeroen hizkuntza hautua bermatu ahal izateko.

Bestalde, xede bereziko euskara ikastaro laburrak eskaintzen ditu arlo honetako langile eta profesionalentzat eta doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua ere eskaintzen du.

 

 

 

Itzuli