Albisteak

Euskarabenturan parte hartzeko epea zabalik martxoaren 15a arte

Euskarabentura Euskal Herriko herrialde, hiriburu eta Gizateariaren Ondare guztietatik oinez igaroko den espedizioa da. Espedizioa 2003 eta 2004 urteetan jaiotako gazte euskaldunentzat zuzendua dago eta, parte hartzeko, lan bat aurkeztu behar dute eta motibazio gutun bat. Hori guztia martxoaren 15a baino lehenago aurkeztu behar dute.

2020ko uztailaren 1ean abiatuko da Euskarabentura eta gure herriko historia, kultura, gizartea, aniztasuna, euskalkiak... Denak ezagutzeko aukera izango dute! Espedizioak uztailaren 31 arte iraungo du eta 120 lagunek osatuko dute eta, espedizioan parte hartuko dutenek, bizitzan behin biziko duten esperientzia paregabea izango dute.

1. Lan bat:

  • Hiru gai posible: 1) Natura plastifikatua 2) Euskal emakume sortzaileak 3) Mugak gaindituz integraziora bidean
  • Lan mota: literarioa, musikala, historikoa, ikus-entzunezkoa, plastikoa eta sormen digitalekoa.

2. Motibazio gutuna: Kontatu behar dute zer espero duten espedizio honetatik.

Informazio gehiago

 

 

Itzuli