Albisteak

Euskarabenturan parte hartzeko epea zabalik

Euskarabentura Euskal Herriko herrialde, hiriburu eta Gizateariaren Ondare guztietatik oinez igaroko den espedizioa da. Espedizioa 2002 eta 2003 urteetan jaiotako gazte euskaldunentzat zuzendua dago eta, parte hartzeko, lan bat aurkeztu behar dute eta motibazio gutun bat. Hori guztia martxoaren 10a baino lehenago aurkeztu behar dute.

2019ko uztailaren 1ean abiatuko da Euskarabentura eta gure herriko historia, kultura, gizartea, aniztasuna, euskaldiak... Denak ezagutzeko aukera izango dute! Espedizioak uztailaren 31 arte iraungo du eta 120 lagunek osatuko dute. Done Jakue hainbat bide jarraituz, Euskal Herria zeharkatuko dute eta parte hartzeko aurkeztu behar da:

 

1. Lan bat:

  • Hiru gai posible: 1) Maite ditut, maite, gure bazterrak. 2) Joan-etorriak: migrazioen testigantzak. 3) Errimak eta erritmoak.
  • Lan mota: historikoa, literarioa, ikus-entzunezkoa, plastikoa, musikala & sormen digitala.

2. Motibazio gutuna: Kontatu behar dute zer espero duten espedizio honetatik.

Informazio gehiago

 

Itzuli