Albisteak

Euskaragidan harpidetza egiteak baditu lehenengo saridunak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaragida.eus izeneko euskarazko kultura eta aisialdirako produktuen gida argitaratu zuen eta, harpidetzak saritzeko, hilero hainbat zozketa burutu ditu. Zozketaren irabazleak bi harpidedun izango dira eta bakoitzak 50 euroko bonoa jasoko du ekimenean partzen duten liburu-dendetan trukatzeko.

Urtarrileko saridunek Hontza eta Lagun liburu-dendetan trukatzeko bonoak izango dituzte eta bonoa erosketa bakarrean erabiltzeaz gain, euskarazko produktuetan erabili beharko dute. Helburua, beraz, euskarazko produktuen salmenta eta erabilera bultzatzea da.

Euskaragida webgunean bakarka, lagun artean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, web orri interesgarriak eta abar. Produktuak jasotzaileen adinaren arabera datoz sailkatuta eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak zehazten dira (izena, egilea, argitaletxea eta gutxi gorabeherako prezioa).

 

 

Itzuli