Albisteak

Euskaraldia auzoetan aurkeztuko da

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia, 11 egun euskaraz gauzatuko dugu Euskal Herri osoko hainbat herri eta auzotan. Donostian ere Euskaraldia burutuko da hiri osoan eta, nola ez, auzoetan. Hori dela eta, hainbat auzotan Euskaraldiaren aurkezpena egingo da hurrengo egunetan.

  • ANTIGUA: apirilak 16, 19:00etan Txantxarrekan
  • AMARA BERRI: apirilak 18, 19:00etan Ikasbide Kultur Elkartean
  • AIETE: apirilak 19, 18:30ean Kultur Etxean (Areto Nagusian)
  • MORLANS: apirilak 20, 19:00etan MINTZODROMOA
  • LOIOLA: apirilak 20, 19:30ean (eragileen bilera)
  • GROS: apirilak 24, 19:00etan Hondarpe auzo elkartean
  • PARTE ZAHARRA: apirilak 25, 19:00etan Kresala elkartean

 

Egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak ematea, euskararen erabilera areagotzea eta euskaraz bizitzeko aukerak sortzea da ekimenaren helburua. Horretarako, Euskaraldiak elkarlana du ardatz; elkarlana, tokian tokiko eragileen eta auzotarren artean. Izan ere, guztiok dugu egitekoa euskararen erabilera areagotzeko.

 

Itzuli