Albisteak

Euskaraldian norbanakoak izena emateko epea zabalik dago

Duela bi urteko Euskaraldiari jarraipena emanez, 2020an ere Euskaraldiaren bigarren ariketa antolatuko da azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Hamabost egun iraungo duen ariketan beste urrats bat egin nahi da: hau da, norbanakoek ez ezik entitateek ere parte hartzea lortu nahi da, hizkuntza praktika berriak bultzatzen jarraitzeko neurriak hartuz. Irailaren 27ra arte, entitateek epea zabalik dute izena emateko eta irailaren 24tik aurrera norbanakoak egin dezake.

Bigarren edizioaren berrikuntza entitateetan datza, beraien barruan ariguneak identifikatu eta sortzea eskatuko baitzaie. Ariguneak euskaraz lasai aritzeko guneak dira, entitate baten barruan dagoeneko eratuta dauden hiztun taldeak edo espazioak. Arigune bat sortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da bertako kide guztiek euskara ulertzea eta gehien-gehienak ariketa egiteko prest egotea. Arigune horiek, beraz, kideen adostasunez osatzen dira eta bertan parte hartuko duteahobizi edo belarriprestek.

Donostian 200 entitatek baino gehiagok eman dute izena dagoeneko

Donostian ondoko 200 entitatek baino gehiagok Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko izena eman dute, besteak beste:

AEG ikastetxea / AEK/ Alokabide/Aieteko Euskara Batzordea/ Aitor Ikastola/ Alokabide/ Altuna Berri kultur Elkartea/ Amara Berri AEK/ Añorga Kultur eta Kirol Elkartea/ Arantzazuko Ama ikastola/ Bagera elkartea/ Bai&by / Bankoa / Berritsu Amara Berriko Euskara Elkartea / Bideberri BHI/ Biharko taldea/ Bizarrain Euskara Elkartea/ Cebanc/ Daiteke Gizarte Aholkularitza/ Donostia Hileta Zerbitzuak/ Donostia Kultura/  Donostiako Berritzegunea/ Donostiako Udala/ Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola/ Ekintza ikastola/  Ekonomisten Elkargoa/ Elkarkidetza/  Elizaran ikastetxea/ Erribertxo/Etxepare Euskal Institutua / Euskadiko Kanoe Federakuntza/ Euskal Herriko Ikastolak Kop. Elk / Eusko Ikaskuntza/ Gipuzkoako Foru Aldundia/ Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea/ Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa/ Gipuzkoako Ur Kontsorzioa/Grupo Gisma/  Herri Ametsa ikastola/ Herria taberna/ Hurkoa Fundazioa/ Irutxuloko Hitza/Jesuitinak ikastetxea/ Kabia Elkartea/ Kaiku koorporazioa / Kresala Zinekluba/ Kristatu Eskola/ Kutxa Fundazioa/ La Asuncion ikastetxea/ La Bretxa/ Laboral Kutxa / Lauaizeta ikastola BHI/ Maria Reina Eskola/ Mintzanet/ Plazara Goaz/ Rekalde 21 Corporación / San Ignacio de Loiola ikastetxea/ Satse Euskaldi/ Tecnalia/ Ulialde Kultur eta Gastronomia Elkartea /Urtxintxa/  Usandizaga-Peñaflorida BHI / UZEI/ Zurriola ikastola...

Ariguneak

Entitate horiek guztiek ariguneren bat behintzat sortu dute. Ariguneak hizkuntza ohiturak aldatu eta finkatzeko egokiak izatea da helburua. Bi motatakoak izan daitezke:

-Barne ariguneak: Ohiko funtzionamendurako taldeak dira ( sailak, zerbitzuak, kirol taldeak, lantaldeak, batzarrak, eta abar)eta bertako kide guztiek euskaraz ulertzeaz gain, kideen %80 gutxienez ahobizi edo belarriprest modura ariketan parte hartzeko prest dago.

-Kanpo ariguneak: entitateetan herritarrekiko harreman espazioetan ( harreran, telefonoan, kutxetan, mostradorean, eta abar) dauden pertsonek herritarrekin osatutakoa da. Espazio horretan beti egongo da belarriprest edo ahobizi den kide bat, gutxienez, herritarren hizkuntza aukera bermatzeko.

Entitateek izena eman ahal izango dute irailaren 27ra arte https://donostia.euskaraldia.eus/ webean eta norbanakoek irailaren 24tik aurrera. Donostiako Euskaraldiaren talde motorrak ( Bagera eta Donostiako Udala) dei egiten die hiriko entitateei izena eman eta Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzera.

Edozein informazio behar izanez gero:

Emaila: donostia@euskaraldia.eus

Telefonoa: 688717074/ @euskaraldia

Itzuli