Albisteak

Euskarazko Interneten Eguna ospatuko da maiatzaren 17an

Maiatzaren 17an mundu osoan ospatzen da Interneten Nazioarteko Eguna; harekin bat eginez, eta aurten lehen aldiz, Euskarazko Interneten Eguna antolatu dute Puntu Eus Fundazioak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskalerria Irratiak, elkarlanean. Iruñean egingo dute ekitaldi nagusia, eta bertan izango da Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko bozeramailea.

Sarearen nazioarteko eguna dela baliatuta, arlo horretako berrikuntzak aurkeztuko dituzte, eta, bide batez, aukera izango da euskarazko Interneten alde topa egiteko. Ekitaldia 18:30ean izango da, Katakraken egoitzan, eta sarrera doakoa izango da.

Duela 11 urtetik hona ospatzen da Interneten Nazioarteko Eguna, sarearen erabiltzaileen elkartearen ekimenez. Helburua, hauxe: argitara ateratzea sarea herritar guztiengana gerturatzeko erakunde eta instituzioek egiten duten lana.

Interneten Nazioarteko Eguna baliatuz, sarean euskaraz egitera animatu nahi dituzte erabiltzaileak.

Itzuli