Albisteak

Festan Blai! aurten ere Aste Nagusian izango da

Festan Blai! ekimena Aste Nagusiko egitarauaren parte garrantzitsua izango da eta, berriro ere, Kursaaleko Terraza gazteentzako gunea bihurtuko du. Aurtengoan, Festan Blai! abuztuaren 15etik 18ra bitartean, biak barne, burutuko da 23:00etatik 02:00ak arte. 2018koa 6. edizioa da eta azken urteotan Festan Blai! gazteen erreferente izatea lortu du.

Festan Blai!-k lau egunez opariak jasotzeko aukera emango die gazteei, hainbat erronka eta jolasen bidez. Gainera, azken gauean, abuztuaren 18an, Aste Nagusiari amaiera ezin hobea emateko, jai tropikala antolatuko dute, Iñigo Plazaola DJ-aren laguntzarekin.

Festan blai! ekimenarekin Donostiako 13-16 urte arteko gazteengan euskararekiko motibazioa eta euskararen erabilera sustatu nahi dira. Ekimen hau Aste Nagusiko Kursaaleko Terrazako DJ emanaldietan burutzen da.

 

 

 

Itzuli