Albisteak

Gaztezulo VIII. Bideo lehiaketa!!

Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta errodatzen hasi! Lanak entregatzeko epea apirilaren 7tik maiatzaren 26a bitartean egongo da irekita. Ondoren, epaimahaikideak lanean jarriko dira. Hiru, bi, bat... filmatzen!

Aurten aurreratu egin du Gaztezulok Azkue Fundazioaren laguntzaz antolatzen duen GAZTEZULO VIII. BIDEO LEHIAKETA!, eta honako ezaugarri hauek ditu:

  • Aurkezten diren bideoek aurten errodatuak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.
  • Iraupena: Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne)
  • Bideoak hizkuntz edukiren bat badu (ahotsa, musika, elementu grafikoak...) EUSKARAZ izan behar du.
  • Pertsona edo talde bakoitzak nahi beste lan bidali ditzake
  • Formatoa: mov eta .mp4 formatuan bidalitako bideoak onartuko dira.

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta.

2017ko edizioan Gaizka Izagirre zinema kritikariak, Urtzi Urkizu Berriako kazetaria eta Zurriolako Butaka saioaren zuzendariak eta Bea Narbaiza EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate saileko irakasleak osatuko dute.

Irabazleen izenak ekainean emango dituzte ezagutzera. Eta honako sari hauek banatuko dira:

Lan onenak 1.200 euro jasoko ditu, 300 euro bigarrenak eta, horretaz gain, ekainaren 6ko eguerdiko 12:00etan jarraitzaileek gaztezulo.eus webgunean jarraitzaileek gehien bozkatutako bideoaren egileek Ikusleen Saria jasoko dute, GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta.

Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago

 

Itzuli