Albisteak

Helduentzako bertso-eskola Bagera Elkartean

Bagerak helduentzat bertso-eskola bat antolatu du bere egoitzan. Ikastaroa azaroaren 7tik maiatzaren 9ra izango da. Astelehenetan, 18:30 - 19:30 ordutegian. Barruak denok dugun bertsolari txiki (edo handi) horri forma eman eta oinarrizko teknikak ikasteko aukera emango digu ikastaro honek.

Nola egiten da bertso bat? Zein da teknika? Ikasi ote daiteke lagun batentzako zorion agurrerako bertso bat egiten? Eta bat-batean kantatzen? Probatua eta frogatua dago baietz!

Eta hori lortzen laguntzeko antolatu du Bagera Elkarteak Bertso-eskola hau.

Irakaslea: Izarne Zelaia Arratibel
 
Eguna eta ordua: Astelehenetan, 18:30-19:30.
 
Tokia: Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea).
 
Hasiera data: 2016-11-07        Amaiera data: 2017-05-29
 
Izen ematea: bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz.
 
Animatu eta izena eman!

Informazio gehiago

Itzuli