Albisteak

Hemen dago jada Altzako VII. Bertsopaper Lehiaketa!

Gai eta neurri librean sorta bat osatu beharra dago. Sorta bakoitzak, gutxienez, 3 bertso, eta gehiez, 8 bertso eduki beharko ditu. Lanak  bizarrain@altza.net helbidera bidali edo Casares Kultur Etxean utzi maiatzaren 3a baino lehen.

Bizarrain Euskara Elkarteak Altzako VII. Bertsopaper lehiaketa antolatu du, Altzako bertsozaleak eta Altzania elkartearen laguntzarekin.

Egitekoa jarria dago: bertso sorta bat, gai eta neurri librean; gutxienez hiru bertso, eta, gehienez, zortzirekin.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 3a da, eta bizarrain@altza.net posta elektronikora bidal daitezke, baita eskuz utzi ere, Casares kultur etxean (Darieta Bidea, 1).

Tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko du opari lehiaketako irabazleak. Altzako onenarentzat, berriz, Antton Mendizabalek egindako Lau Haizetara oroigarria eta beste otar bat izango dira.

Epaiaren berri emango dute maiatzaren 6an, Altzako XVII. Bertso Asteko bertso bazkarian.

Oinarriak


Informazio gehiagorako: 605 73 28 45 telefonora deituta.

Itzuli