Albisteak

Hiribiltzen: Donostiako hiriburutzarekin, munduari bira eman hiritik irten gabe

Hiribiltzen ekimenak, Europako Hiriburutza Kulturalaren programaren barruan, Donostian oinezko ibilaldiak egitera animatu nahi ditu bisitari eta biztanleak, eta erronka bat planteatu: 84 egunetan munduari buelta emateko adina kilometro egin Donostiatik irten barik.

"Ibiltariei" egindako gonbitea da Hiribiltzen: Donostiako itsasertzetik doan ibilbidean baliza edo zutoin batzuk daude detektagailuekin, eta haietara txartel adimentsuak hurbilduz gero, zutoinen artean zenbat metro egingo dituzun neurtuko du sistemak.

Apirilaren 6an hasi zen erronka, eta helburua 84 egunetan (2.016 ordu), munduari buelta emateko adina kilometroa pilatzea da (ibiltari guztien artean, alegia). Egindako kilometroen batura www.hiribiltzen.eu webgunean agertzen da unean unean.

Txartela IJENTEA KAFEAn lor daiteke 2 euroren truke eta nahi adina alditan erabili ahal izango da.

 

 

 

Itzuli