Albisteak

Hiriko Euskararen Plan Orokorra berritzeko prozesua martxan da

Euskara Zerbitzuaren Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2015-2019  amaitzear da. Hori dela eta, martxan da berrikuspen prozesua datozen bost urteetarako plana egitek0. Prozesu horretan, Donostiako hainbat elkarte eta eragilen parte hartzea eta ekarpena oinarri izango da. Bost urteotan egindako lana herritarren artean banatu den argitalpen batean jaso da.

Aurreko planaren balorazioa egiterakoan  eta  datozen urteetako ildo nagusiak zehazterakoan, Euskara Zerbitzua ez da bakarrik ari lanean; Udalaren Euskararen Kontseilu Sektorialarekin, gizarte esparru desberdinetako eragileekin, auzoetako euskara batzordeekin eta zenbait aditurekin ari da  prozesua gauzatzen. 

Horren ondoren, donostiar guztiei zabaldu nahi diegu ekarpenak egiteko aukera. Horrela 2020ko otsaila aldera, www.donostiaeuskaraz.eus webgunean atal bat egokituko dugu zuek guztiok Donostian datozen
bost urteetan hizkuntza politikaren gidari izango den planari proposamenak
eta ekarpenak egiteko.

Itzuli