Albisteak

Hizkuntza erabilera Giza Eskubideen Zinemaldian

Datorren astean hasiko da, Giza Eskubideen Zinemaldia (martxoaren 31tk apirilaren 7ra) eta Donostiako beste jaialdietan bezala euskararen erabilera aztertu nahi du Bagera Elkarteak, eta horretarako herritarren laguntza eskatzen du. Egin beharrekoa oso erraza da; Zinemaldiaren inguruan antolatzen diren ekimenetan parte hartu, euskara neurketa egiteko fitxa bete eta Bagerari helarazi (Zinemaldirako bonoa lor dezakezu)

BAGERA Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutu nahian, Donostian antolatzen diren zenbait jaialdietan egiten den hizkuntza tratamendua aztertu ohi du (Dferia, Giza Eskubideen Zinemaldia, Heineken Jazzaldia, Donostiako Aste Nagusia, Donostiako Zinemaldia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea).

Donostiako aisialdian eragina duten ekintza nagusietan hizkuntza erabileraren neurketa egitea, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen zaio Bagera Elkarteari.

Interesa baduzu Bagerarekin harremanetan jarri eta abonua lortzeko aukera izango duzu.

Itzuli