Albisteak

IKA MIZKA egitasmoak solasean jarriko ditu gazteak

"IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara? Aska ezank korapiloa" egitasmoak seigarren edizioan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GAZTEZULOk sustatutako ekimen honetan, euskarari buruz solasean jarriko ditu Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak, zizka-mizkaz betetako mahai baten inguruan.

Izan ere, gazteak solasean jartzen ditu IKA MIZKA egitasmoak, euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, seigarren edizio honetan ikasleak erabilera horretan ‘aktibatu’ nahi ditu, Euskaraldiaren helburuekin bat eginez. Solasaldia eta zizka-mizkak uztartuz, mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera eseriko dira beste behin.

Hauek dira seigarren ediziorako aurreikusitako datak:

  • Apirilak 13, Donostiako Deustuko Unibertsitatearen campusean, Turismoko ikasleekin.
  • Apirilak 25, Donostian UPV/EHUko Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako ikasleekin.
  • Maiatzak 7, Eskoriatzan MUko HUHEZIko ikasleekin.
Itzuli