Albisteak

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Irabazi Asmorik Gabeko elkarteek dirulaguntza eskaera egin ahalko dute martxoaren 22a arte (egun hori barne). Otsailaren 19an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteentzako 2021eko dirulaguntzen oinarriak. 

Euskara zerbitzuak ematen dituen dirulaguntzak hiru deialdi izango ditu aurten:

1. Auzoetako plan integralak. Donostiako euskara batzordeek eskatzen dituzte auzoetako urteko plana garatzeko. Auzoko planean sartzen da euskararen eguneko egitaraua ere.

2. Jarduera zehatzak. Donostiako elkarteek eskatzen dituzte beren jarduera konkretu bat diruz laguntzeko.

3. Euskararen eguneko egitasmoak. Euskararen eguneko egitasmoak auzoetan garatzeko, auzoetako plan integrala aurkeztu ez duten auzoentzat.

 

Euskarako oinarri bereziak

 

 

Itzuli