Albisteak

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulanguntzak eskatzeko epea zabalik

Urtarrilaren 24an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteentzako 2020ko diru-laguntzen oinarriak. Beraz, diru-laguntzak aurkezteko epea otsailaren 24an bukatuko da.

Euskara zerbitzuak ematen dituen dirulaguntzak hiru deialdi izango ditu aurten:

1. Auzoetako plan integralak. Donostiako euskara batzordeek eskatzen dituzte auzoetako urteko plana garatzeko. Auzoko planean sartzen da euskararen eguneko egitaraua ere.

2. Jarduera zehatzak. Donostiako elkarteek eskatzen dituzte beren jarduera konkretu bat diruz laguntzeko.

3. Euskararen eguneko egitasmoak. Euskararen eguneko egitasmoak auzoetan garatzeko, auzoetako plan integrala aurkeztu ez duten auzoentzat.

Eskaera egiteko lotura

Itzuli