Albisteak

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzat diru laguntza eskaerak egiteko epea otsailaren 29an amaituko da.

Urtarrilaren 29an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak onartu dituen 2016ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak. Irabazi asmorik gabeko elkarteek otsailaren 29 arte izango dute eskaerak aurkezteko.

Deialdi honen barruan daude Euskara Zerbitzuak ematen dituen laguntzen oinarriak. 2016an Euskara Zerbitzuak 37.525,35 € banatuko ditu.

Diru laguntzei buruzko informazio guztia eta eskaera inprimakiak www.donostia.eus/partaidetza webgunean daude.

Euskara Zerbitzuko diru laguntza eskaerak, Euskara Zerbitzuko bulegoan aurkeztuko dira. Dena den, udalaren edozein erregistro orokorretan aurkeztu ahal izango dira: udaletxean, Altzako Udal Bulegoan, Morlanseko Udal Bulegoan, kultur etxeetan eta deialdi honetan jasota dauden diru laguntzak ematen dituzten arloetako departamentu erregistroetan.

On line aurkezteko aukera ere badago.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da: 2016ko urtarrilaren 30etik otsailaren 29ra, biak barne.

 

Uda aurretik, ebazpenak

Elkarteek zein Udalak, erronka konpartitu bat dute aurten: diru laguntzen ebazpenak uda aurretik egitea. Uda baino lehen ebazpenak egiteko egin beharreko pauso guztiak guztion eskuetan daude, elkarte zein udalaren eskuetan. Elkarteen ardura da zuzendaritza karguetako postuak eguneratua izatea, odgasunean egunean egotea, beharrezkoa den dokumentazioa udalera ekartzea, akatsak garaiz zuzentzea...

Horren ondoren, Udalak uda baino lehen ebazpenak egiteko ahalegin guztiak egingo ditu aurten.

Hauek dira 2016rako Euskara Zerbitzuak egiten duen deialdian egon diren aldaketa nabarmenenak:

1. 2015-2019 Donostiako Euskararen Plan Orokorraren edukietara egokitu dira oinarriak.

2. Zuriketa egiteko epea 2017ko urtarrilaren 31ra aurreratu da.

 

Euskara Zerbitzuko deialdiaren inguruko zalantzak badituzu, 943 48 37 50 telefonora dei dezakezu edo mezua bidali Mikel_Zumarraga@donostia.org helbidera.

Deialdiaren inguruko informazioa

Itzuli