Albisteak

Irakurketa Erraza Taldea

Bagera Elkarteak Irakurketa Erraza kluba abian jarriko du 2017ko udazkenean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendutako Irakurketa Erraza kluba izango da. Irailaren 20tik hasita, astean behin bilduko da taldea sei saiotan Irakurketa Errazeko liburu bat elkarrekin irakurtzeko.

Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte izango dira gidariak, eta modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean Montse Floresen “Rif mendietako ura” euskarazko eleberria irakurriko da.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

DATA: Irailaren 20tik  urriaren 25era asteazkenero

ORDUA: 19:00etatik 20:00etara

TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegian

Izen-emate epea: Irailaren 4tik 15a arte izango da

Izena emateko: Bagera Elkartean

Telefonoa: 943005074

e-posta: bagera@bagera.eus

Helbidea: Hernani kalea 15 behea

Saioak doakoak dira.

Itzuli