32. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak 2021eko otsailaren 16a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Udaleko Euskara Zerbitzuan eta sei lehiaketa mota bereiziko dira, kategoria guztiak adin tarte guztietan eskainiko ez badira ere: komikia, webkomikia edo komiki digitala (ordenagailuko tresnen bidez sortutako komikia), okerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.
2021ean euskara ikastea edo euskara ikasten jarraitzea erabaki baduzu, Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko dirulaguntzak eskaintzen dizkizu. Dirulaguntza eskaera egiteko epea, hilabetekoa da ikastaroa hasi duzunetik eta HEMEN duzu eskaera egiteko eskabidea.
“Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko helburuei erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak merkataritzan euskara sustatzeko 2020ko neguan abiatu duten kanpaina da.
>
Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2020-2024 onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak urriaren 13an. Plan Orokorraren helburua da Donostian euskara berreskuratzeko eta zabaltzeko bidean aurrera egitea, Udalak eskumena duen arloetan eta erakundeetan eraginez.
Koronabirus familiako Covid19 birusak gure bizimodua aldatu du eta etxean euskaraz ere disfrutatzeko aukera zabala eskainiko dizuegu. Hasierako loturak Euskara Zerbitzuak online eskaintzen dituen hainbat zerbitzutakoak dira eta, gainerakoak, umeek zein helduek egonaldia arintzeko moduko beste aukera batzuk bildu ditugu. Animo eta denon artean lortuko dugu!!
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. Aurten, eskaintza zabaltzea erabaki da etahiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 20.000 euro bideratuko ditu 2020an eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.
Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia argitara eman du UdalekoEuskara Zerbitzuak Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziaren esanetan, patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiakbederatzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta, berritasun gisa, japoniera.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, ostalaritzan euskararen erabilera sustatu nahian, “Erraza da” proiektu pilotua jarri zuen apirilean martxan Parte Zaharreko establezimenduetan. Egitasmo hau jatetxe zein tabernetan lan egiten duten eta euskara ez dakiten zerbitzari eta langileei zuzendua egon da eta harrera ona izan du. Taberna eta jatetxe guztiak bisitatu eta gero, 70 establezimendutako 209 langile animatu ziren egitasmo berritzaile honetan parte hartzera.
Donostiako Udalak eta hiriko euskaltegiek eta zentro homologatuek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei. 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek izena emateko aukera dute irailean hiriko euskaltegietan eta zentro homologatuetan. Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru-laguntzak emango ditu.