Albisteak

Martxan da VI. Euslogan lehiaketa

Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du euskara ikasle zein euskaldun ororentzat. Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi dira egun publizitate arloan. Aurtengo lehiaketan sagardoa sustatzeko esloganak osatu beharko dira.

Euskarazko eslogan lehiaketa irabaztea lortzen duenak bi lagunentzako bisita gidatua, sagardo dastaketa eta bazkaria sagardotegian lortuko ditu.
Era berean, bertako  produktuen azoka (Tolosa), Idiazabal J.D.B. gaztandegia (Zerain), Albaola itsas kultur faktoria (Pasaia) eta Flyscharen ibilbidea geoparkean (Zumaia) izateko aukera izango du.

OINARRIAK:


1- 2018ko maiatzaren 14tik ekainaren 3ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4- Gaia: esloganak sagardoa sustatuko du.
5- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.eus honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6- AEKren Donostiako euskaltegietako arduradunek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 16an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot.com  orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
7- Saria: Bi lagunentzako bisita gidatua, sagardo dastaketa eta bazkaria sagardotegian, garraioa barne.
8- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
9- Lehiaketa honetan parte hartzeak,berez, oinarrion erabateko onespena dakar.

 

 

Itzuli