Albisteak

“Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz “ proiektua Egian eta Grosen

Donostiako Udalak, sektoreko eragile eta euskara elkarteekin batera, “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” proiektua martxan duhiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Miren Azkarate 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak azaldu duenezeuskararen erabilera sustatu nahi dugu hiriko establezimenduetan. Bezeroak euskaraz ere artatuak izango direla bermatu nahi dugu, eta horretarako baldintzak bete eta egitasmoarekin bat egiten duten establezimenduak eranskailu batekin identifikatuko ditugu. Horri esker, bezeroek identifikatutako establezimendu horietan euskaraz egin dezaketela jakingo dute”.

Ekainean Gros eta Egiako establezimenduak bisitatuko dira

Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” proiektua fase ezberdinetan eta zonaka gauzatzen ari da. Ekainean, Gros eta Egia auzoetako establezimendu guztiak bisitatzen hasi da Udaleko Euskara Zerbitzua.Egitasmo honetan parte hartzeko establezimenduek baldintza bat bete behar dute: bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna izatea eta, era berean, lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartzea.

Horrela, baldintza hori bete eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten establezimenduek eranskailua jarriko dute kalera begira (atean edo erakusleihoan). Behin establezimendua identifikatuta, bezeroek eranskailua ikustean bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezakete.

Eranskailuaren lau aldaera daude aukeran: tabernan ere euskaraz / jatetxean ere euskaraz/ dendan ere euskaraz/ hemen ere euskaraz. Horrez gain, establezimenduaren ordutegia jartzeko euskarria ere eskaini egingo zaie.

Udazkenean Amara Berri, Loiolako Erribera eta Altza

Udazkenean, egitasmoak segida izango du eta Amara Berri, Loiolako Erribera eta Altzako establezimenduak bisitatuko dira. Gauzak horrela, aurtengo urte bukaerarako hiriko auzo gehientsuenak bisitatuta izango ditu Euskara Zerbitzuak. Gogoratu behar da2014an eta

2015ean Parte Zaharra, Intxaurrondo, Antigua, Ibaeta, Erdialdea eta Amarako (Easo plaza eta Mendeurrenaren plaza ingururaino) establezimenduak bisitatu zirelaeta guztira,orain arte, 680 bat establezimendukbat egin dutela egitasmoarekin.

Hala ere, baldintzak betetzen dituen Donostiako edozein establezimenduk aukera izango du egitasmoan parte hartzeko www.merkatari.eus webaren bitartez eskaera on line eginez gero.

 Egitasmo hau Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak garatzen du sektoreko eragileekin Donostiako Sustapena, San Sebastian Shops, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, Gipuzkoako Ostalarien Elkartea eta euskararen alde lan egiten duten zenbait elkarte eta auzoetako euskara batzordeekin.

Establezimenduen promozioa eta sustapena egingo da

Egitasmoan parte hartzen duten establezimenduak promozionatu eta sustatu egiten dira. Horretarako, batetik, www.merkatari.eus webean mapa interaktibo bat dago jarrita establezimenduen datu eta kokalekuarekin, jendeak jakin dezan euskaraz non artatu dezaketen. Bestetik establezimenduak promozionatzeko ekintza komunikatiboak, sare sozialak eta promozio kanpainak egitea aurreikusten da udazkenean

Irudia eta errentagarritasuna hobetzeko modua

Donostiako merkataritzaren bezero garrantzitsuenak donostiarrak eta gipuzkoarrak izanik (%71,9) eta kontuan hartuta hauen euskararen ezagutza (donostiarren %40,6 euskalduna da eta %28,6 ia-euskalduna, eta Gipuzkoarren %53,7 euskalduna da eta %22,7 ia- euskalduna), euskaraz hitz egiteko eskaintza bermatuz gero, bezero euskaldunari zerbitzu hobea eskainiko zaio, eta negozioa errentagarriagoa izango da.

Itzuli