Albisteak

Mintzalagun talde berriak otsailean

Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabalik da urtarrilaren 27 arte. Euskara praktikatu nahi dutenek eta praktika horretan lagundu nahi duten euskaldunek izena emateko aukera dute.

Izena emateko bide nagusia Bagera elkartearen www.bagera.eus webgunea izango da. Horrez gain, elkartearen egoitzan (Hernani kaleko 15. zenbakian) edo 943005074 telefono zenbakian ere egin daiteke.

Mintzalaguna egitasmoan euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, hitz egiteko ohitura eta aukera ez dutenekin elkartzen dira, astean behin gutxienez, norberaren ordutegira egokituta. Hiru edo lau laguneko taldeak izaten dira normalean. Horrez gain, hilean behin, taldeko jarduerak antolatzen dira mintzalagun guztientzat (Irteerak, bisita gidatuak eta abar).

Orain, talde berriak hasiko dira, otsaila eta ekaina bitartean.

Bi modutan hartu daiteke parte egitasmoan:

Bidelari moduan: euskara praktikatzeko.

Bidelagun moduan: euskaraz praktikatu nahi dutenei laguntzeko.

Informazioa: mintzalaguna@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonoan.

Izena emateko

 

Itzuli