Albisteak

Nortasuna Sarean jardunaldia urtarrilaren 26an Koldo Mitxelena Kulturunean

Enpresa txiki nahiz ertain baten ardura duten eta erakundearen nortasuna sarera eramateko eta bertan saltzeko laguntza behar duten horientzat da Nortasuna Sarean 2017.

Sarea Saltoki lelopean burutuko da jardunaldia 2017ko urtarrilaren 26an, 18:30 - 20:30 ordutegian, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian.

PuntuEUS Fundazioak eta Tapuntu Kooperatibak sustatutako ekimena da Nortasuna Sarean. Ekimenaren helburua tokiko enpresa/elkarte/erakundeak interneten ikusgarri egiteko gakoak ematea da. Horrez gain, interneterako pausu hori euskaraz eta .EUSen aterkipean egitea sustatu nahi da.

Horretarako, aurtengo edizioa enpresa edo proiektuek sarean saltzen jakitea eta bide horretan laguntzea lehenetsiko da.

Partaideak: 4 hizlari izango ditugu, 2 teoriko (aditu) eta 2 praktiko (denda esperientzia). Hizlariei dagokienez, Iraitz Madariaga (Komunikazio aholkularia) eta Jon Turrillas (Biantik) izango dira alde teorikoa defendatuko dutenak. Alde praktikoan berriz Arrate Imaz, Loratu.com web-orriko arduraduna, eta Leire Egiarte,Eguzkilore dendako marketin arduraduna

Aurkezlea: Arkaitz Sukuntza.

Izena emateko

 

Itzuli