Albisteak

Udalak haur eta gaztetxoen eskolaz kanpoko euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak antolatu ditu

2020-09-24

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak antolatuko ditu aurtengo ikasturte ezohiko honetan. Haur eta gazteen aisialdian, arnasguneak sortu eta euskarari lekua egiteko premia dago, haur eta gazte askok euskararekin duten harreman bakarra akademikoa baita. Hori dela eta, Udaleko Euskara Zerbitzuak euskararen erabilera eskolaz kanpo sustatzeko egitasmoak antolatzea erabaki du, bizi dugun egoerara egokituta eta behar diren prebentzio-neurriak hartuz.

Gehiago irakurri

Euskaraldian norbanakoak izena emateko epea zabalik dago

2020-09-24

Duela bi urteko Euskaraldiari jarraipena emanez, 2020an ere Euskaraldiaren bigarren ariketa antolatuko da azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Hamabost egun iraungo duen ariketan beste urrats bat egin nahi da: hau da, norbanakoek ez ezik entitateek ere parte hartzea lortu nahi da, hizkuntza praktika berriak bultzatzen jarraitzeko neurriak hartuz. Irailaren 27ra arte, entitateek epea zabalik dute izena emateko eta irailaren 24tik aurrera norbanakoak egin dezake.

Gehiago irakurri

Doako euskara ikastaroak langabe donostiarrentzat

2020-09-21

ADI! Izena emateko epea luzatu egin da irailaren 25era arte

Donostian erroldatuta dauden langabeek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2020ko udazkenean eta horietan parte hartzeko izen-emate epea irailaren 1etik 25era arte egongo da zabalik. Ikastaroak urriaren 9an hasi eta abenduaren 4an bukatuko dira eta asistentzia nahitaezkoa izango da. Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabe donostiarrek eman ahalko dute izena. Matrikulatzeko Donostiako edozein euskaltegi homologatutan eman daiteke izena, baita on-line www.donostia.eus webgunean ere.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabalik hiriko euskaltegi eta zentro homologatuetan

2020-09-03

Donostiako Udalak eta hiriko euskaltegiek eta zentro homologatuek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei. 2020-2021 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek izena emateko aukera dute irailean hiriko euskaltegietan eta zentro homologatuetan. Hori gogoratzeko, dagoeneko sendotuta dagoen #euskaldunízate leloa duen kanpaina jarri dute martxan. Era berean, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza eskatzeko epeaurriaren 1etik azaroaren 23ra egongo da zabalik.

Gehiago irakurri

37.800 € hiriko euskaltegientzat xede bereziko ikastaroak antolatzen laguntzeko

2020-08-04
Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko euskaltegi  homologatuei diru-laguntzak ematen dizkie euskara ikasteko xede berezietako taldeak antolatzeko: merkatari eta ostalarien taldeak, haurren  gurasoen taldeak,  begiraleak,  kirol entrenatzaileak, aiton-amonak, etorri berriak eta abar. Udalak 37.800€ bideratuko ditu helburu honetarako. Informazio gehiago

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko udako ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2020-07-01

Udako ikastaroetan euskara ikasteko izena eman duten ikasleek, uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean, dirulaguntza eskaera egin ahalko dute. Era berean, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko.

Gehiago irakurri

Online bidezko mintzapraktika saioak udan euskara maila urria duten haurrentzat

2020-06-26

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak online bidezko mintzapraktika saioak antolatu ditu udan euskara maila urria duten Katalin Erauso ikastetxeko haurrentzat. Aurtengo pandemiak eragindako itxialdiaren ondorioz, familia erdalduneko haur asko hilabeteak egiten ari dira euskara erabili gabe, eskoletan ikasi eta erabiltzen baitute gehienbat.

Gehiago irakurri

Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko dirulaguntzak eta doako zerbitzuak eskaintzen ditu

2020-06-08

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak tokiko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko indarrean dituen dirulaguntzak eta doako zerbitzuak gogorarazi nahi ditu. Izan ere, dirulaguntza lerro bat zabalik du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. Aurtengo eskaintza zabalagoa da gainera, sektoreko hiriko edozein establezimenduk barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jasotzeko aukera izango baitu. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 20.000 euro bideratu ditu aurten eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.

Gehiago irakurri

Itxialdia arintzeko euskarazko eskaintza

2020-03-30

 

 

 

Koronabirus familiako Covid19 birusak gure bizimodua aldatu du eta etxean euskaraz ere disfrutatzeko aukera zabala eskainiko dizuegu. Hasierako loturak Euskara Zerbitzuak online eskaintzen dituen hainbat zerbitzutakoak dira eta, gainerakoak, umeek zein helduek egonaldia arintzeko moduko beste aukera batzuk bildu ditugu. Animo eta denon artean lortuko dugu!!

Gehiago irakurri

Euskara Zerbitzuak establezimenduen kanpoko zein barruko errotulazioa euskaratzeagatik dirulaguntzak emango ditu

2020-03-04

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. Aurten, eskaintza zabaltzea erabaki da etahiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 20.000 euro bideratuko ditu 2020an eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.

Gehiago irakurri