Albisteak

Langabetu donostiarrentzako doako euskara ikastaroak: izen emate epea luzatuta irailaren 21era arte

2016-09-13

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2016-2017 ikasturtean eta horietan parte hartzeko izen emate epea luzatu egin da irailaren 21era arte.

Gehiago irakurri

Bageraren memelarien II. lehiaketa martxan

2016-09-13

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak #memelariak 2. lehiaketa jarri du abian irailaren 12tik 19ra. Helburua: umorea erabiliz euskarazko memeak sortzea da.

Izan memelari! Zure memea euskaraz partekatu sareetan #memelariak traolarekin eta hiru meme onenak sarituko dituzte.

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak eta Euskaltegiek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei #euskaldunízate lelopean

2016-09-06

Donostiako Udalak irailean euskaltegietan izena eman eta euskara ikasteko deia egin die donostiarrei. Horretarako, hiriko euskaltegi eta zentro homologatuekin batera, #euskaldunízate kanpaina jarri du martxan.

Gehiago irakurri

Langabetu donostiarrentzako doako euskara ikastaroak

2016-08-31

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2016-2017 ikasturtean eta horietan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago irailaren 14ra arte.

Gehiago irakurri

Oraindik ez duzu Txantxangorriaren kanta ikasi!

2016-08-25

Euskara, uda bezala, gozamena da, musika da, alaitasuna da. Aurtengo udan eraman ezazu euskara  txoko guztietara Txantxangorriaren abestiarekin.

Gehiago irakurri

Denda eta tabernetako kanpo-errotulazioa euskaraz jartzeko diru laguntzak

2016-08-22

Donostiako zerbitzu-enpresa edo establezimenduetako kanpo errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru laguntzak ematen ditu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak.

Gehiago irakurri

Irlandan 8 asteko literatur sorkuntza egonaldia egiteko deialdia martxan da

2016-08-17

Donostia 2016k eta Donostia Kulturak bultzatutako Beste Hitzak proiektuaren baitan euskal idazle bat aukeratzeko prozesua gaur bertan martxan jarri da, eta irailaren 17ra arteko epea izango dute idazleek hautagaitzak aurkezteko.

Gehiago irakurri

Abuztuaren 19tik 21era BI IZARREN KALENTURAK antzezlana Donostiako Antzoki Zaharrean

2016-08-16

Abuztuaren 19tik 21era, arrataldeko 20:00etan, Txalo produkzioak Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko duen Bi Izarren Kalenturak antzezlana,  2017an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

Haur eta gazteentzako arte eszenikoetan trebakuntza jasoko duten lau artista hautatzeko deialdia ireki du ‘Kimu’ proiektuak

2016-08-01

Euskal Kultur Erakundeak, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak bultzatutako deialdi honen bitartez Iparralde eta Hegoaldeko lau artista hautatuko dira.

Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko.

Gehiago irakurri

"Zipi eta Zape eta kapitainaren irla" filma euskaraz

2016-07-29

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, asteburu honetan,  Zipi eta Zape eta kapitainaren irla filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Estreinaldia ondorengo zinema aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines eta Golem Alhondiga; Barakaldon, Colesio Max Ocio; Iruñan, Golem Morea; Getxon, Getxo Zinemak, Portgaleten, Dock Zinema; Errenterian, Niessen Zinema; Donostian, Principe Zinemak; Gasteizen, Florida eta Zumaian, Aita Mari. 

Gehiago irakurri