Albisteak

Abuztuaren 19tik 21era BI IZARREN KALENTURAK antzezlana Donostiako Antzoki Zaharrean

2016-08-16

Abuztuaren 19tik 21era, arrataldeko 20:00etan, Txalo produkzioak Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko duen Bi Izarren Kalenturak antzezlana,  2017an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

Haur eta gazteentzako arte eszenikoetan trebakuntza jasoko duten lau artista hautatzeko deialdia ireki du ‘Kimu’ proiektuak

2016-08-01

Euskal Kultur Erakundeak, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak bultzatutako deialdi honen bitartez Iparralde eta Hegoaldeko lau artista hautatuko dira.

Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko.

Gehiago irakurri

"Zipi eta Zape eta kapitainaren irla" filma euskaraz

2016-07-29

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, asteburu honetan,  Zipi eta Zape eta kapitainaren irla filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Estreinaldia ondorengo zinema aretoetan egingo da: Bilbon, Multicines eta Golem Alhondiga; Barakaldon, Colesio Max Ocio; Iruñan, Golem Morea; Getxon, Getxo Zinemak, Portgaleten, Dock Zinema; Errenterian, Niessen Zinema; Donostian, Principe Zinemak; Gasteizen, Florida eta Zumaian, Aita Mari. 

Gehiago irakurri

880 haur dabiltza uztailean zehar “Oporretan Euskaraz” udalekuetan

2016-07-28

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailean antolatzen duen “Oporretan “Euskaraz” udalekuetan 880 haur ari dira parte hartzen 78 taldetan banatuta. Udaleku hauek haurrek aisialdian euskara erabiltzeko ohitura lantzea dute helburu. Haurrek euskaraz disfrutatzen dute, hizkuntza kalean eta egunero erabiltzeko baliagarria dela konturatzen dira eta gainera mezu hori gizarteratzeko ekimen erakargarri batean parte hartzen dute.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko diru laguntzak. 2015-2016 ikasturtea, neguko ikastaroak.

2016-07-26

2015-2016 ikasturtean euskara ikasten aritu direlako Donostiako Euskara Zerbitzuan laguntza eskatu dutenen artean egin da diru laguntzaren behin-behineko banaketa.

Diru laguntzen banaketarako Behin-behineko zerrenda

Erreklamazio epea: 2016ko uztailaren 27tik abuztuaren 5era (biak barne)

Lekua: Euskara Zerbitzua. Konstituzio plaza 2.

Ordutegia: 9:00-14:00

Tel.: 943 48 37 50

Behin betiko ebazpena eta zerrendak: 2016ko irailaren 9an.

Informazio gehiago

Gehiago irakurri

"Jokoak. Materia eta Erronka" euskal kirolari buruzko erakusketa San Telmo Museoan

2016-07-19

Jokoak. Materia eta Erronka erakusketa euskal kirolaren unibertsoan barneratzen da sei jokoren bidez: pilota, arrauna, harri-jasotzea, aizkora, sega eta idi eta giza probak.

Erakusketa urriaren 12ra arte egongo da ikusgai San Telmo Museoko Laborategian, doako sarrerarekin. 

Gehiago irakurri

Udako Eskaintza Urgullen

2016-07-07

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.

Gehiago irakurri

Poltsiko Antzerki Sorkuntza. 2016-17rako deialdia

2016-06-30

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko zazpigarren PROIEKTU DEIALDIA antolatu du. Proiektuak aurkezteko epea 2016ko urriaren 14an amaituko da.

Gehiago irakurri

Munduko kantu inprobisatuak, Donostian

2016-06-30

Uztailaren 11tik 16ra Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa ospatuko da Donostian. Goizean jardunaldi akademikoak eskainiko dira eta arratsaldean emanaldiak. Amaitzeko, jaialdi handia izango da Kursaalen.

Gehiago irakurri

Hizkuntza gutxituak bultzatzeko esperientzien erakusleihoa, ekainaren 23an eta 24an

2016-06-21

Ekainaren 23-24an Orona Ideon hizkuntzak biziberritzen diharduten hainbat eragilek beren esperientziak trukatuko dituzte.Europa osoan lan-arlo desberdinetako jardunbide egokiak identifikatu dira azken hilabeteetan zehar eta ekaineko topaketarekin biribilduko da Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak gidatzen duten proiektua.

Gehiago irakurri