Albisteak

'Hitzargiak' topaketa, hizkuntzen biziberritzearen alde

2016-05-09

Zabalik dago Hitzargiak topaketan parte hartzeko izena emateko epea; ekainaren 23-24an izango da Orona Fundazioan, Orona Ideon, Hernanin.
Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak martxan jarritako ekimena da.
Hitzargiak – Elkar argitzen duten hizkuntzak egitasmoaren esparruan egindako lanaren erakusleihoa izango da, batetik, eta ezagutza gizarteratzeko, esperientziak trukatzeko eta jakintza berria sortzeko  gunea, bestetik.

Gehiago irakurri

Lagunekin kantari: Antton Valverde eta Behi Bideko Andere Xuriak maiatzean Larrotxenen

2016-05-05

15 urte Lagunekin Kantari. Entzuteko atsegina, kantatzeko plazerra

2016ko maiatzaren 9tik 27ra izango dira emanaldiak, Larrotxene Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean eta doan.

IZBE, Intxaurrondo Kantuz eta Donostia Kulturak antolatutako programa, Irutxuloko Hitzaren laguntzarekin.

 

Gehiago irakurri

Udaleko Euskara Zerbitzuak 184.500 € emango ditu diru laguntzetan estrategikoak diren euskarazko jarduerak aurrera eramateko

2016-04-26

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskararen alorrean estrategikoak diren lau jarduera aurrera eramateko diru laguntzak onartu berri ditu. Guztira, 184.500 euro banatzea erabaki du 2016an berebiziko garrantzia duten lau egitasmo aurrera eramateko: Irutxuloko Hitza eta Hamaika Donostia Telebista euskarazko tokiko komunikabideak, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea eta Sortzen-Ikasbatuaz elkartearen “ Ikasle Euskaldun Eleanitzak” proiektua Egian euskararen erabilera sustatzeko.

Gehiago irakurri

Donostiapedia XXI. mendeko auzolan digitala

2016-04-20

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Wikipediaren hamabosgarren urteurrenak bat egiten dutela aitzakia hartuta, Wikipedia-hiri bihurtuko dugu Donostia. Nola? Bada hiriko eragileekin lankidetzan, hiriaren historia eta kulturari buruzko artikuluak argitaratu eta edonorentzako eskuragarri jarriz. Hiriko leku esanguratsuetan kokatutako QR kodeek mundu fisiko eta digitalaren arteko lotura sortuko dute, erabiltzaileari artikuluak bere hizkuntzan erakutsiz.

Gehiago irakurri

2016 urteko Liburuaren Nazioarteko Eguna Donostian

2016-04-19

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, datorren apirilaren 23an, larunbata, Gipuzkoa Plazan, egun osoan zehar, goizeko 9:30etik gaueko 21:00ak arte Liburu Azoka egingo da eta erosketetan beherapenak eta abantailak eskainiko dira.

Gehiago irakurri

E, petrel! Julio Villarrekin solasean antzezlana apirilaren 23an Lugaritz Kultur Etxean

2016-04-19

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Apirilaren 23an 20:00etan Lugaritz Kultur Etxean Astrolabium Teatroak aurkeztuko duen E, Petrel! Julio Villarrekin solasean antzezlana, 2017an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

Altzako XVI. Bertso astea martxan da

2016-04-15

Altzako bertso astea bihar (apirilak 16) hasi eta maiatzaren 2a arte luzatuko da aurten. Altzania Kultur Elkarteak eta Altzako Bertsozale Elkarteak, Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatutako egitaraua da.

Gehiago irakurri

Hiribiltzen: Donostiako hiriburutzarekin, munduari bira eman hiritik irten gabe

2016-04-12

Hiribiltzen ekimenak, Europako Hiriburutza Kulturalaren programaren barruan, Donostian oinezko ibilaldiak egitera animatu nahi ditu bisitari eta biztanleak, eta erronka bat planteatu: 84 egunetan munduari buelta emateko adina kilometro egin Donostiatik irten barik.

Gehiago irakurri

Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia apirilaren 15etik 22ra bitartean izango da

2016-04-08

Aurten, Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian euskaraz azpidatzitako film luzeak eta laburrak ikusi ahal izango ditugu, bai sail ofizialean eta baita Kultur Etxeetako zikloan ere.

Gehiago irakurri

Parte hartu daiteke jada Altzako bertsopaper lehiaketan

2016-04-04

Gai eta neurri librean sorta bat osatu beharra dago. Sorta bakoitzak, gutxienez, 3 bertso, eta gehiez, 8 bertso eduki beharko ditu. Lanak  bizarrain@altza.net helbidera bidali edo Casares Kultur Etxean utzi apirilaren 8a baino lehen.

Gehiago irakurri