Albisteak

HAUSNARTU Lehiaketaren Sari Banaketa urtarrilaren 29an San Telmon

2016-01-27

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Lehiaketaren Sari banaketa ekitaldia eta mintegia
San Telmo Museoa, Donostia
2016ko urtarrilaren 29a

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei kanpaina hastearekin batera

2016-01-22

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei kanpaina hastearekin batera. Miren Azkaratek, Udal Gobernuko Euskara zinegotziak adierazi du haurrak elebidunak izan daitezen aukera onena euskarazko ereduan ikastea dela: Datorren astelehenean, urtarrilak 25, hasiko da matrikulazio kanpaina eta, beste urte batez, datorren ikasturtera begira seme-alabak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko dituzten erabakitzeko unea dute gurasoek, zentzu horretan, euskaraz matrikulatzeko deia egiten diegu, horixe baita elebitasunik orekatuena bermatzen duena”. Matrikulazio epea zabalik egongo da otsailaren 5era arte.

Gehiago irakurri

40 hizkuntza eta euskara bilduko dituzten hiztegiak sortzeko makina egin nahi?

2016-01-14

Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, Donostia 2016rekin eskuartean duen Euskarriak proiektuaren parte da hiztegi-makina bat sortzeko erronka.
Hirikilabsen (Tabakaleran) egingo da proiektua eta horretarako lan-talde bat sortu nahi dute.

Gehiago irakurri

Europako hizkuntzak biziberritzeko kasu eredugarriak bilduko ditu Hitzargiak proiektuak

2016-01-13

Euskararen aldeko eragile garrantzitsuenek bat egin dute, Europako hizkuntzen aldeko sare nagusiekin batera, Hitzargiak proiektu europar eta europazalean. Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak martxan jarritako ekimen honek, Europan hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak identifikatu eta Europako hizkuntza-komunitateei elkar elikatzeko aukera emango die.

Gehiago irakurri

“IKIMILIKILIKLIK. JA Artzeren Unibertsoa” Erakusketa San Telmo Museoan

2015-12-28

San Telmoko Museoko Laborategian izango da ikusgai otsailaren 14a bitart, doako sarrerarekin. San Telmo Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak antolatu eta Morgancreak ekoiztutako erakusketa hau Joxan Artzeren unibertso poetikoan zehar bidaia egiten duen bideoinstalazioa da.

Gehiago irakurri

Gabonetako opariak egiteko ideiak

2015-12-22

Donostiako Udalak euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida argitaratu du bakarka, lagunartean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan, hainbat ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, CD-Romak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, ...

Gehiago irakurri

110 gazte euskarari buruz hitz egin eta hizkuntzarekin jolasteko bilduko dira Tabakaleran

2015-12-16

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko bost ikastetxetako 16 urtetik 20 urte bitarteko gazteak bilduko ditu, abenduaren 17an, Tabakaleran Eko Lingua izeneko karta-jokoaren bidez euskarari buruz hitz egiteko. Helburua gazteak hizkuntzaren inguruko gogoeta egitea eta eragitea da, argumentu berriak eta kontzeptu berriak mahai gainean jarriz.

Gehiago irakurri

Bagera Elkarteak "Memelariak sarean" lehiaketa antolatu du

2015-12-11

Bagera Elkarteak "Memelariak" lehiaketa jarri du martxan. Helburua umorea erabiliz euskarazko memeak sortzea da.

Izan memelari! Zure memea euskaraz partekatu sareetan #memelariak traolarekin eta hiru meme onenak sarituko dituzte.

Gehiago irakurri

OLATU TALKA 2016! Proposamenak aurkezteko epea ireki da

2015-12-09

Artista, kolektibo, elkarte eta hiritarrek maiatzaren 20, 21 eta 22an izango den zazpigarren Olatu Talka Jaialdirako jarduerak proposatzeko aukera izango dute 2016ko urtarrilaren 26ra arte. Proposamenak www.olatutalka.eu webgunearen bidez aurkez daitezke.

Beste behin, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatuko dute jaialdia, azken honek 2017tik aurrera ardura osoa beregain hartu bitartean.

Gehiago irakurri

Euskaraz bizitzeko portaera gida

2015-12-04

Emunek “Irten hizkuntzaren armairutik” izeneko liburua aurkeztu du. Euskaraz bizi nahi duten euskal hiztunei dituzten zailtasunak arintzen eta gainditzen lagunduko dien liburua da.

Irten hizkuntzaren armairutik liburuan irakurleak psikologiari buruzko oinarri batzuk aurkituko ditu, estres linguistikoa zer den ulertzen lagunduko dioten oinarri batzuk.

Gehiago irakurri