Albisteak

110 gazte euskarari buruz hitz egin eta hizkuntzarekin jolasteko bilduko dira Tabakaleran

2015-12-16

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko bost ikastetxetako 16 urtetik 20 urte bitarteko gazteak bilduko ditu, abenduaren 17an, Tabakaleran Eko Lingua izeneko karta-jokoaren bidez euskarari buruz hitz egiteko. Helburua gazteak hizkuntzaren inguruko gogoeta egitea eta eragitea da, argumentu berriak eta kontzeptu berriak mahai gainean jarriz.

Gehiago irakurri

Bagera Elkarteak "Memelariak sarean" lehiaketa antolatu du

2015-12-11

Bagera Elkarteak "Memelariak" lehiaketa jarri du martxan. Helburua umorea erabiliz euskarazko memeak sortzea da.

Izan memelari! Zure memea euskaraz partekatu sareetan #memelariak traolarekin eta hiru meme onenak sarituko dituzte.

Gehiago irakurri

OLATU TALKA 2016! Proposamenak aurkezteko epea ireki da

2015-12-09

Artista, kolektibo, elkarte eta hiritarrek maiatzaren 20, 21 eta 22an izango den zazpigarren Olatu Talka Jaialdirako jarduerak proposatzeko aukera izango dute 2016ko urtarrilaren 26ra arte. Proposamenak www.olatutalka.eu webgunearen bidez aurkez daitezke.

Beste behin, Donostia 2016k eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatuko dute jaialdia, azken honek 2017tik aurrera ardura osoa beregain hartu bitartean.

Gehiago irakurri

Euskaraz bizitzeko portaera gida

2015-12-04

Emunek “Irten hizkuntzaren armairutik” izeneko liburua aurkeztu du. Euskaraz bizi nahi duten euskal hiztunei dituzten zailtasunak arintzen eta gainditzen lagunduko dien liburua da.

Irten hizkuntzaren armairutik liburuan irakurleak psikologiari buruzko oinarri batzuk aurkituko ditu, estres linguistikoa zer den ulertzen lagunduko dioten oinarri batzuk.

Gehiago irakurri

IKA MIZKA 2015 martxan da

2015-11-30

Abenduaren 3an Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean egingo da IKA MIZKAren lehen saioa, eta ondoren UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitako campusetan ere antolatuko dira ekitaldiak.

Gehiago irakurri

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira 150 bat ekitaldi antolatuko dira Donostian

2015-11-26

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 150 bat ekitaldi antolatuko dira datozen egunetan Donostian, Euskararen Hirian. Hiriko hamabost auzoetan ospakizunak aurreratu egin dituzte eta azaroaren 21etik aurrera  ekimen  ugari antolatuko dira, batez ere azaroaren azken asteburuan.

Gehiago irakurri

Azaroaren 26tik 29ra, Gazteszenean ETXEKOAK antzezlana ikusteko aukera

2015-11-25

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarrekin antolatzen duten Donostiako Antzerki Sarirako, hainbat lan aurkezten dira urtean zehar. Azaroaren 26tik 29ra 20:00etan, Egiako Gazteszenan Huts teatroak (Artedrama) aurkeztuko duen ETXEKOAK antzezlana, 2016an emango den sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

2016ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Sarean Kateatuak" eta "Sexijentziak Askatuz" dira aukeratutako proiektuak

2015-11-17

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2016ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Nomofobikak taldearen Sarean Kateatuak antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Bazen Behin Klown taldearen Sexijentziak Askatuz lanari egokitu zaio.

Gehiago irakurri

Euskaraz dakienak ez dakienari laguntzeko deia

2015-11-13

Bagera Elkartea, deialdi berezia egin nahi die euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleei laguntzeko prest dauden mintza laguntzaileak lortzeko.

Euskara ikasten ari direnei laguntzeko astean ordu bete libre izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea dira bete beharreko baldintza bakarrak.

Gehiago irakurri

XVII. Donostia Antzerki Sarian publikoaren ordezkari gisa epaimahaiko kide izateko deialdia

2015-11-12

Donostia Kulturak eta Donostiako Euskara Zerbitzuak antolatzen dute Donostia Antzerki Saria, euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz.

2017ko martxoaren 27an emango zaio saria 2016. urteko lanik onenari.

Lan hori aukeratzeko epaimahaia osatzeko publikoaren ordezkaria hautatzeko deialdia zabaldu da.

 

Izena emateko epea 2015eko azaroaren 26an amaituko da.

 

 

Gehiago irakurri