Albisteak

Parketarrak irailean eta urrian

2017-10-06

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez eta Donostiako hamaika auzoetako euskara batzordeekin elkarlanean, “Parketarrak“ izeneko haurrentzako egitasmoa jarraipena izango du irailaren azken astean eta urrian zehar hiriko hamaika auzotako – Aiete, Altza, Amara Berri, Añorga, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Morlans eta Parte Zaharreko- hainbat parke eta plazetan.

Gehiago irakurri

Irakurketa Erraza Taldea

2017-09-13

Bagera Elkarteak Irakurketa Erraza kluba abian jarriko du 2017ko udazkenean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendutako Irakurketa Erraza kluba izango da. Irailaren 20tik hasita, astean behin bilduko da taldea sei saiotan Irakurketa Errazeko liburu bat elkarrekin irakurtzeko.

Gehiago irakurri

Frisian zortzi asteko literatur sorkuntza egonaldia egiteko deialdia martxan da

2017-08-20

Donostia 2016k eta Donostia Kulturak bultzatutako Beste Hitzak proiektuaren baitan Frisiako Leewarden hirian literatur egonaldi baterako euskal idazle bat aukeratzeko prozesua martxan jarri da. Irailaren 11ra arteko epea izango dute idazleek hautagaitzak aurkezteko.

Gehiago irakurri

Abuztuaren 18tik 20ra ETXEKO SALTSAK antzezlana Donostiako Antzoki Zaharrean

2017-08-09

Abuztuaren 18tik 20ra, arrataldeko 20:00etan, Txalo produkzioak Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko duen ETXEKO SALTSAK antzezlana,  2018an emango den Antzerki Sarirako hautagaien artean egongo da.

Gehiago irakurri

Hizkuntza ohituretan eragiteko esperientzien bilduma

2017-08-01

Aktibaziorako gida eta esperientzien bilduma. «Auzia ez da izan ala ez izan … Kontua ekitea da. Egitea. Egiten duguna gara …». (Korrikako mezua, Lorea Agirre, 2015). Eta ekitea diogunean esan genezake horren barruan kokatzen dugula aktibatzea, egiteko modu berriak probatzea, bestelako esparru sektore eta eremu batzuekin lankidetzan aritzea eta harreman berriak egitea.

Gehiago irakurri

Donostiako euskararen kale erabilera %15,2 da

2017-07-21

Soziolinguistika Klusterrak egindako Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketaren emaitzen arabera, Donostian euskararen kale erabilera %15,2 da. Bost urtean behin egiten den neurketak adierazten du gazteleraz entzuten dela gehien( %80,5 ) Donostiako kaleetan. Frantsesaren erabilera %0,2 da eta beste hizkuntza batzuena berriz %4.

Gehiago irakurri

Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia

2017-07-05

Eguzkiteka, liburutegiko hondartza Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan kokatua egongo da, erlojuen parean, La Rotonda diskoteka egon zen lekuan. Uztailaren 7tik abuztuaren 31ra egongo da zabalik, astelehenetik igandera goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30era. Arratsaldero 17:00etan Lur Kortak haurrentzako ipuin kontaketa saio bat emango du.

Gehiago irakurri

VIII. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia martxan

2017-06-30

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko VIII. Proiektu Deialdia jarri da martxan. 2017ko irailaren 28a arte egongo da proiektuak aurkezteko aukera. Aurten ere bi diru-laguntza eskainiko dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro.

Gehiago irakurri

Donostiako 1.247 establezimendu atxikitu dira “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmora

2017-06-28

Donostiako 1.247 establezimendutan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz artatuak izateko aukera bermatuta dute herritarrek. Donostiako Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko establezimenduetan euskara sustatzeko abian jarritako kanpainarekin bat egin dute horiek guztiak. Hiru urte iraun duen lehen fase honetan 4.576 establezimendu bisitatu dira eta horietatik 1.247k bat egin dute egitasmoarekin.

Gehiago irakurri

VI. Intxaurrondo Eguna ospatuko dute ekainaren 24an

2017-06-23

Aurtengoa jada seigarren aldia da auzoko eragile guztiak elkarlanean Intxaurrondo Eguna ospatzen dutela, eta auzoko San Joan jaien barruan egingo dute, ekainaren 24an, larunbatean, Bernart Etxepare plazan.

Gehiago irakurri