Albisteak

2022-2023 ikasturteko dirulaguntzen behin betiko zerrenda argitaratu da

2023-09-05

1.191 lagunek jasoko dute euskara ikasteagatik dirulaguntza, eskaera egin dutenen % 88,53ak. Udalak guztira 270.860 euro banatuko ditu urria eta ekaina bitartean ikasten aritu diren herritarren artean. Onuradunek irailean zehar jasoko dituzte dirulaguntzak.

Gehiago irakurri

Martxan da Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIV. proiektu deialdia

2023-07-04

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko XIV. proiektu deialdia zabalik da. Proiektuak aurkezteko epea 2023ko uztailaren 3an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).

Gehiago irakurri

Euskara Zerbitzuak lau jarduera antolatu ditu uztailean haur eta gazteen euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko

2023-07-03

Ia 1.000 lagun ariko dira lau jardueratan eta jatorri ezberdineko
etorri berri asko
hartuko dute parte

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailaren 3an jarri ditu martxan haurren eta gazteen artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea helburu duten udako jarduerak.

Lau jarduera antolatu ditu uztailean: batetik, Oporretan Euskaraz udaleku irekiak, 5-11 urteko haurrentzat; bestetik, Haurrak Udan Mintza Jolasean (8-10 urtekoentzat) eta Aisikasi (12-15 urtekoentzat) udaleku trinkoak, ikasturtean zehar kanpotik gurera etorri eta oinarrizko hizkuntza-maila eskuratu ez dutenentzat; eta, azkenik, euskara ikastaroak, oinarrizko euskara mailarik ez duten 16-18 urteko gazteentzat. Aipatu lau jardueretan, guztira, 982 haur eta gaztek hartuko dute parte.

Gehiago irakurri

Hamar auzotako euskara batzordeek dirulaguntzak jasoko dituzte

2023-06-23

 

Euskara Zerbitzuak hiriko 10 auzotako euskara batzordeak lagunduko ditu diruz, auzo bakoitzean plan integralak inplementatu eta euskara sustatzen jarrai dezaten.

Urteko plana aurrera eramateko diruz lagundutako batzordeak auzo hauetan daude: Aiete, Altza, Amara Berri, Antigua, Añorga, Egia, Intxaurrondo, Loiolako Erriberak, Morlans eta Parte Zaharra. Guztien artean, 40.000 euro banatuko ditu Udalak.

 

Gehiago irakurri

2022-2023ko euskara ikastaroetarako dirulaguntzak: akatsak zuzentzeko zerrenda

2023-06-14

2022-2023 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza eskatu dutenen zerrenda argitaratu da. Aurkeztutako dokumentazioan akatsak zuzendu edo dokumentazioa osatzeko epea: 2023ko ekainaren 15etik 28ra (biak barne). Akatsak zuzendu ondoren, dokumentazioa aurkeztu behar da Euskara Zerbitzuan edo Udalinfoko bulegoetan.

Akatsak zuzentzeko zerrenda

Gehiago irakurri

Hogeita bost haur eta gazte saritu dituzte 34. Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan

2023-05-05

Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketaren 34. edizioan 25 lan saritu dira eta beste 20 lanek jaso dute aipamen berezia. 21 ikastetxetako ikasleen 1.307 lan aurkeztu dira. Maiatzaren 6an egin da sari banaketa.

Gehiago irakurri

"Oporretan euskaraz" udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 10ean itxiko da

2023-04-21

Udaleko Euskara Zerbitzuak “Oporretan Euskaraz” udaleku irekiak antolatuko ditu uztailaren 3tik 28ra. Udako jarduera honen helburua da euskararen erabilera sustatzea haurrengan. Bertan parte hartzeko izena eman ahal izango da maiatzaren 2tik 10era. Izen-ematea online egitea gomendatzen da. Hala ere, Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan ere egin ahal izango da, Konstituzio plazaren 2an, 9:00etatik-14:00etara.

Gehiago irakurri

23. Donostia Antzerki Saria "3 kortse, azukre asko eta brandy gehiegi" lanarentzat

2023-03-24

Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 23. Donostia Antzerki Saria. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Sarrera doan da, gonbidapenarekin. Martxoaren 26an (eta 27an ez badira agortu) eska daiteke gonbidapena Victoria Eugenia antzokiaren leihatilan.

Gehiago irakurri

Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak otsailetik ekainera

2023-01-23

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, sektoreko profesionalentzako euskarazko ikastaroak antolatuko ditu otsailetik ekainera. Otsailaren 8ra arte eman daiteke izena on line edota aurrez aurren  Euskara Zerbitzuan zein udalinfon eskabide orria beteta.

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida 10 urtetik beherako haurrentzat

2022-12-23

Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko produktuen gida 2022 paperean eta on line argitaratu du. Haurrei zuzendutako euskarazko produktuak biltzen ditu. Durangoko Azokaren eta Gabonen atarian argitaratu da, euskarazko liburuak eta produktuak erosi edota oparitzeko garaian.

Gehiago irakurri