Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ireki du euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea. 2017ko urriaren 2tik azaroaren 17ra eska daitezke. Autoikaskutza eta barnetegien kasuan, ikastaroa hasi eta 30 eguneko epean eska daiteke.
Eskaerak on line egin daitezke honako webguneetan www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus, edota Euskara Zerbitzuan edo Donostiako Udaleko UdalInfo bulegoetan.
BEITU! Nerabeei zuzenduriko hedabide digitala sortu du GAZTEZULOK. 14-18 urte bitarteko gazteentzat diseinatuta, aisialdiarekin lotutako euskarazko edukiak jasoko dituzte mugikorrean zuzenean. Zein da helburua? Gazteek aisialdian kontsumitzen dutena euskaraz eta eskura edukitzea.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez eta Donostiako hamaika auzoetako euskara batzordeekin elkarlanean, “Parketarrak“ izeneko haurrentzako egitasmoa jarraipena izango du irailaren azken astean eta urrian zehar hiriko hamaika auzotako – Aiete, Altza, Amara Berri, Añorga, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Morlans eta Parte Zaharreko- hainbat parke eta plazetan.
Balea Zuria argitaletxeak Donostia Kulturaren laguntzarekin, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz poesia lehiaketa hau sortu dute.
Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 15ean amaituko da, eta saria 1.000 eurokoa izango da.
Donostiako Udalak doako euskara ikastaroak antolatuko ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta. Ikastaro hauetan izena emateko epea 2017ko irailaren 1etik 21era egongo da irekita (biak barne).
Donostiako emakumeen etxeak 2017ko iraila-urritik aurrerako ikastaro eta tailerren berri eman du. Euskarazko ikastaroak ere badaude horien artean, eta izena ematea zabalik dago Okendo kaleko Emakumeen Etxean.
Bagera Elkarteak Irakurketa Erraza kluba abian jarriko du 2017ko udazkenean, Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendutako Irakurketa Erraza kluba izango da. Irailaren 20tik hasita, astean behin bilduko da taldea sei saiotan Irakurketa Errazeko liburu bat elkarrekin irakurtzeko.
Donostia 2016k eta Donostia Kulturak bultzatutako Beste Hitzak proiektuaren baitan Frisiako Leewarden hirian literatur egonaldi baterako euskal idazle bat aukeratzeko prozesua martxan jarri da. Irailaren 11ra arteko epea izango dute idazleek hautagaitzak aurkezteko.
Abuztuaren 18tik 20ra, arrataldeko 20:00etan, Txalo produkzioak Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko duen ETXEKO SALTSAK antzezlana, 2018an emango den Antzerki Sarirako hautagaien artean egongo da.
Aktibaziorako gida eta esperientzien bilduma. «Auzia ez da izan ala ez izan … Kontua ekitea da. Egitea. Egiten duguna gara …». (Korrikako mezua, Lorea Agirre, 2015). Eta ekitea diogunean esan genezake horren barruan kokatzen dugula aktibatzea, egiteko modu berriak probatzea, bestelako esparru sektore eta eremu batzuekin lankidetzan aritzea eta harreman berriak egitea.